Orrialdeak

viernes, 21 de noviembre de 2014

5. SAIO PRAKTIKOA

Aste hontako klase praktikoetan denetarako denbora izan dugu.
Hasteko, ostegunean, taldeetan bildu ginen berriro ere dokumentatzaile lana aurrera eramateko.Oraingoan 2 taldek aurkezpenak egin zituzten eta jada bageneukan zer egiten hasi. Honela beraien izenak, bloggak, hausnarketa pertsonalak eta klasearen erreakzioak batu genituen.
Ostirala desberdina izan zen, klasea Sugata Mitra-ren bideo batekin hasi genuen eta bakoitzak apur bat hausnartu eta gero berriro ere gure lana egiten jarraitu genuen (tipo oso interesgarria iruditu zitzaidan).

Bukatzeko Alaitzek gure klasearekiko jarreran pentsatzeko esan zigun, zenbait ikasle (ni barne) klasea bukatu baino lehenago irtetzen baitira. Nik nahiko sinplea dela uste dut: klasean sartzen ez ditugun orduak beste momentu batean egin beharko ditugu lan duhin bat egiteko, hau egiten ez bada notak adieraziko du.
Honez gain klaseko azken minutuetan irakaslegoaren arazoen (depresioa, tratu txarrak...) dramatizazioaren inguruko kritika bat irakurri zigun Alaitzek eta bakoitzak honen ostean testuaren inguruan burura zetorkigun lehen hitza esan behar izan genuen. nirea GEZURRA izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario