Orrialdeak

miércoles, 19 de noviembre de 2014

4. SAIO PRAKTIKOA

Gaurkoa klase nahiko arraroa izan da, irakaslea sartu bezain pronto tokiz kanpo zegoen komentario bat egin dut eta klasea nahiko berotu da baina honek orain arte jaso dudan klase interesgarrienetako bat ekarri dit.
Zenbait ikaslek oraindik ez dakitenez oso ondo egin behar dena eta beste batzuk ez daudenez oso ados irakasleak duen metodologiarekin (ni barne) debate txiki bat sortu da klasean eta hau denok zirkulu baten eserita eta bakoitza bere ustea besteekin konpartitzen bukatu da.
Honela esanda baliteke batzuei klase galdu bat izan dela iruditzea baina nik ez dut horrela ikusten inondik inora. Hau egitera animatzen digute karreran, ikasle eta irakasleen arteko jarrera aldtzea eta bakoitzak bere iritzia besteoi ematea aldaketa bat behar bada hau egiteko.
hau gutxi izango balitz diskusio honen erdian gutako batzuk debatea grabatzen hasi dira eta iritziak emateaz gain (niretzat nahikoa dena) ikt-en agerpena ikusi da eta dokumentazio lan oso on bat egin dute batzuek.
Klasetik sentsazio oso onarekin irten naiz eta oso pozik, ikasgai honetan izan dudan klase interesgarriena izateaz gain denok edo ia denok esan dugulako zer pentsatzen dugun (irakaslea barne).
Ez dut honelakorik ia noiz egin baina Alaitz zoriondu egin behar izan dut sortu duen klase interesgarri honengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario