Orrialdeak

miércoles, 17 de diciembre de 2014

AGUR


BUKAERA (autoebaluazioa)

Hau izango da blog hontako azken sarrera momentuz.
Baliteke askori azken hitz hau arraroa egitea, baina momentuz esaten dudanean zerbaitegatik da. Hasiera batetik ideia hau oso interesgarria iruditu zitzaidan, denok gure pentsamenduak esateko eta nahi duguna adierazteko leku bat behar dugu eta honelako gauzen bidez era azker, erraz eta dohain batean egin ditzakegu.
Onartu beharra dukat lau hilabete hauetan zehar irakasleari hainbat "arazo" eman dizkiodala arrazoi desberdinengatik (ni barne) baina uste dut hau oso positiboa dela eta hau dela eta lortu direla aim e,aitza onak.
Bukatzeko nire buruaren inguruan ezdaukat zer esan askorik, klaseetan parte hartzen dur beti, ahalik eta zintzoena izaten naiz beti eta lan egiten dut egin beharra dagoenean.
Beraz segurazki bide hau berriro hartuko dut hau egitera derrigortuta ez nagoenean.
Eskerrik asko!

KLASEKIDE GUZTIOI BIDERATUA

Azken errietaren ostean hau begiratzea ez litzaizueke txarto etorriko:

7. SAIO PRAKTIKA

Azken hontako saio praktikoek zapore gazi gozoa utzi didate.
Izan ere hasteko aurkezpenak egin genituen dokumentatzaileek gainerako ikaskideei eginikoa azlatzeko. Lan guztiak oso onak eta desberdinak izan ziren eta gainera denon kolaborazioa eskatzen zuten. Guk esaterako debate txiki bat montatzea erabaki genuen galdera desberdinak planteatuz eta gainerakoen erantzuna oso ona izan zen.
Baina guzti hau estropeatu egin da irakaslea apur bat haserre baitabil azken asteotako asistentzia faltagatik eta bidalitako korreo batek sortu duen gaizkiulertuagatik.
Ez dut uste iñork bestea molestatzeko egin duenik guzti hau baizik eta gaizki ulertu sinple bat izan dela eta ez zaiola garrantzia handiagorik eman behar.
hau honela hurrengo asterako talde guztien ebaluazio txiki bat, autoebaluaketa bat eta taldearen ebaluaketa txiki bat egin behar dut.

7. SAIO TEORIKOA

Azkenik iritsi da eguna! Gaurko klase teorikoa gehien gozatu dudana izan da, azkenik egin baitugu dokumentatzaile lanaren aurkezpena eta honekin nahiko ondo lan egin dugula ezagutarazi baitugu. orokorrean aurkezpen guztiak oso desberdinak izan dira eta oso pozik nago horrekin, hau gustuko baitut. Baliteke gure lana "informalena" izana baina hau nahita egin dugu, nahiko nekatuta baikaude hain aurkezpen serio, monotono...ikusteaz. oso pozik nago eginiko lanarekin eta orain esan dezaket oso baliagarria izan dela eginiko lan hau.

THE MAN WHO WOULD BE KING

6. SAIO PRAKTIKOA


Gaurko saio praktikoan sites-arekin aurrera jarraitu dugu, hau badoa forma hartzen eta ideiak jada oso argi ditugu.
Hala ere esan beharra daukat oraindik gogorrena falta zaigula eta gure lanari azken ukitu on bat emateko aurkezpen desberdin bat egiteko zenbait ideia ezberdin egon garela pentsatzen.

jueves, 27 de noviembre de 2014

6. SAIO TEORIKOA

Gaurko klasea ere aurkezpenak entzuten eman dugu eta guri bi egokitu zaizkigu.
Oso ezberdinak izan dira gaurko lanak pasa den astearekin konparatuta, izan ere oraingo hontan talde guztiek bideoen bidez egin dituzte aurkezpenak.
Esan beharra daukat euskarri oso interesgarria iruditzen zaidala baina ez askotan erabiltzeko, izan ere lehenengoan nahiko berria izan da baina azkenengo taldearekiko atentzioa jada klaseak galdu egin du.
bukatzeko azken taldeak debate txiki bat sortu du IKT-en inguruan eta batzuek bere iritzia eman dute (baita Alaitzek ere).
Irakasleak drogen eta teknologien arteko konparaketa txiki bat egin du eta hau asko gustatu zait.

martes, 25 de noviembre de 2014

5. SAIO TEORIKOA

Gaurkoa ere aurkezpenez beteriko klasea izan da baina desberdintasun nagusia oraingoan dokumentatzaile lana egiteko aukera izan dugula izan da. Honela hainbat aurkezpen ikusi ostean guk dokumentatu beharreko taldeak hasi dira.
Esan beharra daukat gure lana planteatzeko orduan esan dutenari ez diogula garrantzi handiegirik eman beraiek lana pasatuko baitigute gero, beraz, zertan zentratu gara?
Gehien bat ikaskideen erreakzioak ikusten aritu gara (arreta maila, errespetua...) eta honez gain argaizkiak eta bideoak egiten ibili gara.
Honela konturatu gara zenbait faktorek eragina dutela: espazioak, lekuak, publikoak...

viernes, 21 de noviembre de 2014

5. SAIO PRAKTIKOA

Aste hontako klase praktikoetan denetarako denbora izan dugu.
Hasteko, ostegunean, taldeetan bildu ginen berriro ere dokumentatzaile lana aurrera eramateko.Oraingoan 2 taldek aurkezpenak egin zituzten eta jada bageneukan zer egiten hasi. Honela beraien izenak, bloggak, hausnarketa pertsonalak eta klasearen erreakzioak batu genituen.
Ostirala desberdina izan zen, klasea Sugata Mitra-ren bideo batekin hasi genuen eta bakoitzak apur bat hausnartu eta gero berriro ere gure lana egiten jarraitu genuen (tipo oso interesgarria iruditu zitzaidan).

Bukatzeko Alaitzek gure klasearekiko jarreran pentsatzeko esan zigun, zenbait ikasle (ni barne) klasea bukatu baino lehenago irtetzen baitira. Nik nahiko sinplea dela uste dut: klasean sartzen ez ditugun orduak beste momentu batean egin beharko ditugu lan duhin bat egiteko, hau egiten ez bada notak adieraziko du.
Honez gain klaseko azken minutuetan irakaslegoaren arazoen (depresioa, tratu txarrak...) dramatizazioaren inguruko kritika bat irakurri zigun Alaitzek eta bakoitzak honen ostean testuaren inguruan burura zetorkigun lehen hitza esan behar izan genuen. nirea GEZURRA izan zen.

miércoles, 19 de noviembre de 2014

4. SAIO PRAKTIKOA

Gaurkoa klase nahiko arraroa izan da, irakaslea sartu bezain pronto tokiz kanpo zegoen komentario bat egin dut eta klasea nahiko berotu da baina honek orain arte jaso dudan klase interesgarrienetako bat ekarri dit.
Zenbait ikaslek oraindik ez dakitenez oso ondo egin behar dena eta beste batzuk ez daudenez oso ados irakasleak duen metodologiarekin (ni barne) debate txiki bat sortu da klasean eta hau denok zirkulu baten eserita eta bakoitza bere ustea besteekin konpartitzen bukatu da.
Honela esanda baliteke batzuei klase galdu bat izan dela iruditzea baina nik ez dut horrela ikusten inondik inora. Hau egitera animatzen digute karreran, ikasle eta irakasleen arteko jarrera aldtzea eta bakoitzak bere iritzia besteoi ematea aldaketa bat behar bada hau egiteko.
hau gutxi izango balitz diskusio honen erdian gutako batzuk debatea grabatzen hasi dira eta iritziak emateaz gain (niretzat nahikoa dena) ikt-en agerpena ikusi da eta dokumentazio lan oso on bat egin dute batzuek.
Klasetik sentsazio oso onarekin irten naiz eta oso pozik, ikasgai honetan izan dudan klase interesgarriena izateaz gain denok edo ia denok esan dugulako zer pentsatzen dugun (irakaslea barne).
Ez dut honelakorik ia noiz egin baina Alaitz zoriondu egin behar izan dut sortu duen klase interesgarri honengatik.

jueves, 13 de noviembre de 2014

THE WALL


4. SAIO TEORIKOA

Ostegun hontan ezin izan dugu gauza handirik egin zenbaitek. Klasearen iraupen ia guztia aurkezpenak izan dira eta denontzat erabilgarriak izan arren bakarrik dokumentatzaile batzuentzat izan da bere lanerako baliagarria.
Testuen gai nagusia informazioaren eta ezagutzaren gizartea izan da. Honek pentsaarazi dit nola gaur egun informazio pila bat daukagun eta eskuratu dezakegun baina nola hauetak ia bat ere ez ez den ezagutzan bihurtzen.
Honen ostean zenbait duda argitu ditu Alaitzek eta klasea bukatu egin da.
Esan beharra daukat nahiko ondo sentitzen naizela ikasgai honetan, zenbait ikaskidek oraindik ez dute ondo ulertzen zein den uzti honen helburua baina nik nahikomondo hartu dut ideia nagusia eta eroso sentitzen naiz.

viernes, 31 de octubre de 2014

3. SAIO PRAKTIKOA

Aste hontako saio praktikoak gure taldelanak eta baita blogak aurrera egin dezan usteko utzi dizkigu Alaitzek.
Hau honela izanda, hasierako minutuak blogari eskaini dizkiot aste honetan eginikoa azaltzeko eta hausnerkata txiki batzuk egiteko.
hau egin eta gero taldeka eseri eta dokumentatzaile lanarekin hasi gara. Oraindik ez daukagunez zer behatu testu bat taldean irakurtzen hasi gara gure lana zein den azaltzen duena eta bakoitzak bere partea irakurrita konklusioak atera ditu. Nire zatia hezkuntzaren erakargarritasun ezaren, hitza eta irudiaren arteko erlazioaren eta hezkuntzan teknologia sartzearen ingurukoa izan da.
guzti hau irakurri eta gero esan dezakedan bakarra oraindik ere bide luzea dagoela egiteko da, oraindik ere hezkuntzaren faktore asko aldatu behar direla eta gu garela horretarako prestatu beharko gintuztenak.

3. SAIO TEORIKOA

Gaurkoan klasera heldu bezain pronto behean dagoen bideoa ikusi dugu, baina ho9nen ostean berriro sortu zaizkie duda batzuk zenbait klasekideri. Hau ikusita Alaitzek berriro azaldu du zein den ikasgai honetarako prestatu duen lana eta proiektua eta honela pasatu zaigu klasea.
Honez gain gure taldea Alaitzekin egon zen hizketan guk behatu beharreko taldeak beste praktika batekoak baitira eta eman zigun soluzioa modu teknologiko batean beraiekin komunikatzea izan zen. hau jakinda badakigu zein den gure eginbeharra.

viernes, 24 de octubre de 2014

IKTak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA

Galderak:
  • Zergaitik ez du hezkuntzak teknologiaren abiadura berdinean eboluzionatzen?
  • Zerk eragin du azken urte hauetan teknologia ain garrantzitsua delaz ohartaraztea?
Sintesia:
Aste honetan landu behar izan dugun testuak teknologia izan du gai nagusi moduan.
Bertan azaltzen den moduan azken urteotan gure gizarteak aldaketa asko pairatu ditu teknologian esaterako baina zergaitik hezkuntzak ez du hauen moduan eboluzionatu? Edo zergaitik ez da aldaketa hauetara moldatu?
Honek ez du batere zentzurik gizarteak hezkuntza baino gehiago eboluzionatzea, honen helburua umeak gizarteratzea baita.

5 hitz gako:
  • Hezkuntza
  • IKT
  • Globalizazioa
  • Desoreka
  • Teknologia



SORKUNTZA

Ez eduki zerbait sortzeko beldurrik, jarraitu zure ideiak eta ametsak eta ez ezazu iñoiz zure burmuina jan!

2. SAIO PRAKTIKOA

Bigarren saio praktiko honen lehenengo partea greba egunean egin genuen eta ez geundenez ia iñor ere ez hau oso laburra izan zen. bakoitzak zituen zalantzak galdetu eta alde egin genuen gure kabuz lan egitera.
Ostiralean denok gaundenez gainerako klasekideei hartutako erabakia komunikatu (jarraitu beharreko proiektu berria) zien Alaitzek eta hau pixka bat azaldu zuen, honez gain Egelan eskegi zuen hau zehatzako azaltzen zuen dokumentu bat.Hau egin eta gero bakoitzari bere kabuz lan egiten utzi zigun.
Esan beharra daukat gero eta erosoago sentitzen naizela lan hau egiten eta ordenagailuarekin eta hasiera batean izan nuen "beldur" hori gutxika-gutxika desagertzen doala.

2. SAIO TEORIKOA

Gaur greba eguna da eta hau dela eta oso txikia izan da klasean bildu diren ikasle kopurua. hau dela eta irakasleak programatik kanpoko klase bat eman du eta lauhilabetekoan zehar egingo dugunaz hizketan aritu gara.
Honela proiektu berri bat aurkeztu digu: 4 talde dokumentatzaileak izango gara eta hauek gainerako taldeak nola eta zeren inguruan lan egiten duten behatu eta azaldu behar izango dugu. Proiektu nahiko konplikatua denez hasiera batean ez dut oso ondo ulertu eta nahiko negatibo  agertu naiz, baina hau lasaiago pentsatuta proiektu eta erronka polit bat dela ikusi dut.
hau azaldu ostean honekin aurrera jarraitu nahi dugun galdetu digu eta baizkoa irten denez hau izango da irakasgai honetan egin beharko duguna (blog honetaz gain).

jueves, 23 de octubre de 2014

1. SAIO PRAKTIKOA

Lehenengo egun honetan ordenagailu gelara heldu gara denok ikasteko eta lan egiteko prest, bakoitza bere lekuan eseri bezain pronto blogarekin bete-betean sartu gara.
Lehen pausua blog bat nola sortzen den ikastea eta hau praktikara eramatea izan da, honetarako blogger izeneko orrialdean sartu gara eta jarraian sortu dugu bakoitzak berea. Jarraian bakoitzak nahi duen diseñoa eta forma eman dio bere orrialdeari eta hemen hasi dira lehen arazoak sortzen (nola sartu interneteko argazkiak, zein forma aukeratu...) baina irakaslearen eta ikasleon arteko laguntzari esker denok lortu dugu bakoitzak nahi duen moduan diseinatzea bere espazioa.
Klasea bere bukaerara heltzen hasi da eta etiketak nola jartzearen gaiarekin hasi gara, gai hau konplikatuagoa denez denok ez dugu lortu helburua (etiketak nola sortzen diren ikastea) baina apurka-apurka eta elkarlaguntzaz denok izango gara gai hau egiteko.
Hausnarketa txiki bat egiteko ez naizenez informatika gaietan aditua nahiko galduta eta humore txarrean sentitu naiz hasieran baina gutxika-gutxika egin dut eskatzen zidatena eta saiatuz gero gai izango naizela helburuak lortzeko ikusten dut.

1. SAIO TEORIKOA

Gaur lehenengo eguna izan da eta ohiko aurkezpenak egiteaz gain IKT ikasgaiaren sarrera txiki bat egin dugu, irakasleak zer egingo dugun azaldu digu eta baita zeintzuk diren lortu nahi dituen helburuak.
Esan beharra dago hasiera baten nahiko galduta sentitu garela blog hau egin behar genuela entzuterakoa, gehienok ez baitugu iñoiz honelako zerbait egin biana orokorrean guztiok jarrera nahiko positiboa agertu dugu ideiaren aurrean.

Nire iritzi pertsonala nahiko positiboa da gazteoi askotan honelako gauzak egiteko (pentsatzen duguna plubikatu, sormena sortu...) iniziatiba falta zaigulako. ez dut esan nahi hau egitera behartu behar gaituztenik baina bultzada txiki bat batzuetan beharrezkoa da jarduera berriak sortzeko.